telebista
Dokusail berria
Gazte talde baten arazoak gainditzen laguntzeko proiektu berria martxan
EITB Media
Ez duzu zoriontsu izateko arrazoirik? Arazoei aurre egiteko irtenbidearen bila zabiltza? Hala bada, zure istorioa entzun nahiko genuke, agian lagundu zaitzakegu!
Ez duzu zoriontsu izateko arrazoirik? Bakarrik sentitzen zara ageriko arrazoirik gabe? Arazoetatik irteteko erantzunaren bila zabiltza, baina ez dakizu nola lortu?
Koronabirusaren pandemiaren eraginez, depresio, antsietate eta estres egoerak areagotu egin dira, batez ere, nerabe eta gazteen artean. Errealitate berri baten aurrean normala da hori gertatzea, eta ahalik eta bizkorren aurre egitea komeni da. Egoera hauekin identifikatuta sentitzen bazara, eta 18 eta 25 urte artean badituzu, agian lagundu zaitzakegu!
Arazoei bakarka aurre egiteko gai ikusten ez diren gazteei entzuteko helburuarekin sortu da ikus-entzuneko proiektu berri hau. Momentu oro psikologo talde batez inguratuta, norbere istorioa besteekin partekatu eta arazoak gainditzeko bidaia hasteko prest dauden gazteen bidelagun izan nahi du dokuserie honek.
Aukeraketa prozesuan parte hartzeko, www.eitb.eus/proximamente webean eskuragarri dagoen formularioa bete beharko duzu, eta profesional talde bat jarriko da zurekin harremanetan.
EITB, zerbitzu publikoa
EITBren helburua gazteek bizi duten errealitate honi ikusgarritasuna ematea da, haien arazoak ikuspegi psikologiko batetik aztertuz. Horretarako, gazte protagonistei hitza emango die arazo hauen gaineko estigma eta tabuekin amaitu eta arazo horiek gainditzeko bidaian gizartearen onarpen eta normalizazioa lortzeko asmoarekin.
Telebista apustu berri honekin, EITBk euskal gizartearen eraldaketa eta garapenean partehartze aktiboa hartzen du bere gain, gizartea hobetzen laguntzeko telebista edukien aldeko Tv that matters nazioarteko pentsamoldearekin bat eginez.