telebista
22:15ean
La Paz, igande honetako "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Fanny Boehm kazetariak eta Ruben Ruiz kamerariak 3.500 metroko altueran eraikita dagoen Boliviako hiri horretan bizi diren lau euskaldun ezagutuko dituzte.
-
"Vascos por el Mundo" La Paz hirian.
Igande honetako "Vascos por el Mundo" saioak 3.500 metroko altueran dagoen La Paz hirira egingo dute bidaia. Fannt Boehm kazetaria eta Ruben Ruiz kamerariak Boliviako hiri horretan bizi diren lau euskaldun ezagutuko dituzte: Andrés Valenciaga, Idoia Romano, Alfonso Lorenzo eta Felix Rodríguez.
Munduko hiri-teleferiko altuena du La Pazek: 30 kilometroko luzera eta 4.000 metroko altuerara heltzen da eta bertoko hiritarrek gehien erabiltzen duten garraioa da. Paraje ikusgarriez inguratuta, aniztasun handiko hiria da La Paz, eta tradizio eta ohitura propioak mantentzeko asko borrokatu du.
Hiriko inguruetan, Titicaca lakua inken inperioaren jaiotze-tokia da. Laku sakratuaren uretan nabigatzea iraganera bidaiatzeko moduko bizipena izango da.
"Vascos por el Mundo" igande honetan izango da ikusgai 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en.