Itxi

telebista

22:30ean

'En nombre de mi hija' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan

EITB Media

Filmaren emanaldiaren aurretik, Felix Linaresen saioak Brandon Lee eta Halle Berry aktoreak izango ditu hizpide. Nostradamusen profezia baten ondorioz Los Angelesera hegan egiteari ezezkoa eman zion izar handiaz ere hitz egingo dute.

  • 'En nombre de mi hija' pelikularen irudia

    'En nombre de mi hija' pelikularen irudia

Gaur gauean, En nombre de mi hija (Au nom de ma fille, 2016), pelikularen estreinaldia eskainiko du ETB2ko "La Noche de…" saioak. Vincent Garenq dugu zuzendaria eta Daniel Auteuil, Sebastian Koch eta Marie-Josée Crozee, berriz, protagonista nagusiak.

Alabaren heriotzaren ingurukoak argitu nahiko dituen aita baten istorioa kontatzen du, benetako gertaerak abiapuntu hartuta. Hain zuzen ere, Andre Bamberski izeneko gizonaren bizitzan dago oinarrituta, 27 urtez alabaren ustezko hiltzailea justizia aurrera eramateko borrokan aritutako frantziarra.

Filmaren emisioaren aurretik, Félix Linaresen saioak Brandon Lee aktorea izango du hizpide, aste honetan beteko zituelako 57 urte filmaketa batean izandako istripuan hil izan ez balitz; eta, horri lotuta, Lista de 5 atala eskainiko dute, pelikulen grabazioetan izandako bost heriotza istripu aztergai. Gainera, eta gaiarekin jarraituta, Halle Berryren lesio eta gaixotasunen inguruak ere aztertuko dituzte, antzezle eta zuzendariak egunotan pelikula berria estreinatuko duela aitzakia hartuta.

Azkenik, Raro, raro, raro atala ere izango dugu ikusgai, eta bertan Nostradamusen profezia baten ondorioz Los Angelesera hegan egiteari ezezkoa eman zion izar handiaz ere hitz egingo dute.

"La Noche de… En nombre de mi hija", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.