telebista
22:30ean
'Traicionados' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de…" saioan
EITB Media
Bigarren Mundu Gerrako benetako gertaeretan dago oinarrituta, naziek Norvegia okupatu zuten garaian. Emanaldiaren aurretik, Rooney Mara antzezlea eta Louis de Funès frantziar komiko ospetsua izango dituzte hizpide.
-
'Traicionados'('Den største forbrytelsen') filmaren irudia
Gaur gauean, ETB2ko "La Noche de…" zinema saioak Traicionados (Den største forbrytelsen, 2020) filmaren estreinaldia eskainiko du. Eirik Svensson dugu zuzendaria eta Johannes Blåsternes, Nicolai Cleve Broch eta Bjørnar Bruun, berriz, aktore nagusiak.
Bigarren Mundu Gerrako benetako gertaeretan dago oinarrituta, naziek Norvegia okupatu zuten garaian. Kalkuluen arabera, 2000 bat judutar zeuden lurralde horretan, eta horietako askok nazioen jazarpenari ihes egitea lortu zuten, Norvegiako erresistentziari esker. Hala ere, egon ziren erresistentziaren zenbait kideren traizioa jasan zutenik ere, etekin ekonomikoa lortzeko.
Filmaren emanaldiaren aurretik, Félix Linaresek aurkeztutako tartean, Rooney Mara aktorea izango dute hizpide, aste honetan pelikula berria estreinatuko baitu. Crónica de sucesos atalean Louis de Funès frantziar komiko ospetsua gogoratuko dute, eta Tu cara me suena izenekoan, berriz, Bilbon zehar galduta ibili zen Hollywoodeko izan handiaren izena asmatzeko erronka botako diote audientziari.
"La Noche de… Traicionados", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.