Itxi

telebista

Grabazioa

"Duelo en las Alturas" saioaren irudi berrien grabazioa Bilboko kaleetan, drona erabilita

EITB Media

Ernesto Erkoreka plaza inguruan eta Campo Volantin pasealekuan izango da, udaletxearen parean. Horren eraginez oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa tarteka itxiko dute, 13:00etatik 16:30era. Udaletxeetako eraikinen inguruko saio berezi baterako irudiak dira grabatuko direnak.

  • EITBren kamera

    EITBren kamera

Asteazken honetan, urtarrilak 19, irudi berriak grabatuko ditu EITBko "Duelo en las Alturas" saioak Bilbon, dron bat erabiliz. Zehazki, Ernesto Erkoreka plaza inguruan eta Campo Volantin pasealekuan izango da grabazioa, udaletxearen parean. Izan ere, Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko udaletxeetako eraikinen inguruko saioa berezia ari dira grabatzen.

Bilbon egingo den filmaketaren ondorioz, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa tarteka ixteko beharra iragarri du Bilboko Udalak, 13:00etatik 16:30era, gehienez 10 minutuko tartetan.

Laster ikusiko dugu berriz ere emisioan "Duelo en las Alturas" programa, Anne Igartiburuk aurkeztuta. Euskal Herriko arkitekturan zehar bidaia proposatzen du, garrantzia historiko eta artistiko handia duten eraikuntzak inoiz ez bezala erakusteko.