telebista
22:15ean
'La sentencia' nazismoari buruzko thrillerra, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Anbizio handiko epaile bat 14 juduen exekuzioa gainbegiratu zuen nazi bat aurkitzen saiatuko da, baina ez da izango haren urratsak jarraituko dituen bakarra.
-
'La sentencia' filmaren fotograma
ETB2k La sentencia (The Statement) filma eskainiko du gaur gauean. Norman Jewisonek zuzenduriko thrillerraren protagonistak, besteak beste, hauek dira: Michael Caine, Tilda Swinton eta Jeremy Northam.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren (1939-1945), Pierre Brossard (Michael Caine), 14 juduren exekuzioa gainbegiratu zuen nazia, Frantzia hegoaldean babestu zen. Baina, bat-batean, bere bizimodu baketsu eta anonimoa asaldatu egiten da, gerrako krimenei buruzko ikerketa bat abiatzen delako. Anbizio handiko epaile batek (Tilda Swinton) Pierre aurkitu nahi du, baina ez da bere urratsak jarraitzen dituen bakarra.
Ez ezazu galdu La sentencia filma, 22:15ean, ETB2n.