telebista
22:30ean
Christopher Nolanen 'Dunkerque' drama belikoa, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Bigarren Mundu Gerran Frantzian, Dunkerqueko hondartzetan, izandako operazio militar garrantzitsua du oinarri pelikulak. Gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.
-
'Dunkerque' filmaren fotograma
Gaur gauean, ETB2k Dunkerque (Dunkirk) filma emango du. Christopher Nolanek idatziriko eta zuzenduriko drama belikoaren protagonistak, besteak beste, hauek dira: Kenneth Branagh, Tom Hardy, Cillian Murphy, Fionn Whitehead eta Mark Rylance. Gainera, Hans Zimmerren soinu banda du pelikulak.
Bigarren Mundu Gerran Frantzian izandako operazio militar garrantzitsua du oinarri pelikulak. 1940an, Dunkerqueko hondartzetan, Alemaniako armadak ehunka mila soldadu frantziar eta britainiar inguratuta zituen. Alemaniak Frantzia hartuta zeukan, eta tropak egoera larrian zeuden, hondartzan harrapatuta baitzeuden.
Ez ezazu galdu Dunkerque filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.