telebista
22:30ean
Hiru upeltegi ikusgarri erakutsiko ditu "Duelo en las Alturas" saioak gaur gauean
EITB Media
Anne Igartiburuk Otazuko eraikin monumentala, Viña Realeko diseinu garaikidea eta Eguren Ugarteko lurpeko azalera erakutsiko dizkigu.
-
Upeltegiak protagonista "Duelo en la alturas" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, Euskal Herriko hiru upeltegi hartuko ditu protagonista "Duelo en la Alturas" saioak. Anne Igartiburuk aurkeztutako saioak ez du bakarrik euren arkitektura goraipatuko, barruan gordetzen dituzten istorio pertsonalak ere erakutsiko baititu.
Gainera, eraikinen ikuspegi berritzailea eskainiko dute. Horretarako, eskanerraren teknologiaz baliatuko da: hiru dimentsiotan sortutako modelo erreal baten bidez, aurretik ikusi ez diren moduan erakutsiko dituzte hiru upeltegiak. Gainera, dronak erabiliko dituzte zerutik eraikin bakoitza nola ikusten den erakusteko.
Hasteko, Iruñetik zortzi kilometrora dagoen Otazu upeltegia bisitatuko du saioak. Nafarroan, hirigunetik kanpo eraikitako lehen upeltegia izan zen eta Erdi Aroko ondare handia gordetzen du, arte garaikideko hainbat piezarekin batera: guztira 800 piezako bilduma dauka.
Ondoren, Arabako Errioxara joango dira, zehazki, Eguren Ugarte upeltegira. Bertako instalazioen sortzailea ezagutuko dute: Vitorino Egurenek harria bere eskuekin zulatuz 2000 metroko pasabidea egin zuen, eta, gaur egungo upeltegiaren % 90a oraindik ere lur azpian dago.
Amaitzeko, Guardiako Viña Real upategira joango dira. Bertan, 6000 metro karratuko egurrezko treska batek emango die ongietorria. Barruan, mahatsarekin erabiltzen duten grabitate sistemaren sekretuak ezagutuko dituzte. Estatu mailan ikusmen ezgaitasuna duten pertsonei egokitutako lehen upeltegia izan zen Viña Real.
Ikus-entzuleek euren upeltegi faboritoaren aldeko botoa emateko aukera izango dute saioaren webgunean.
"Duelo en las Alturas" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.