telebista
22:30ean
'Las madres del Tercer Reich' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Bigarren Mundu Gerran naziek Frantzian familietatik aldendutako bi neskato nerabeen istorioa kontatzen du drama honek.
-
'Las madres del Tercer Reich' filmaren fotograma
ETB2k Las madres del Tercer Reich (Malgré-elles) filma eskainiko du gaur, 22:30etik aurrera. Denis Malleval da zuzendaria eta aktore nagusien artean honako hauek daude: Flore Bonaventura, Louise Herrero, Macha Meril eta Pierre Kiwitt.
Film honek Frantzian kokatzen gaitu, 1943. urtean, Bigarren Mundu Gerran. Alice eta Lisette 17 urteko bi neska dira. Naziek euren familietatik aldenduko dituzte, beste hainbat alsaziarren moduan, eta Alemaniara bidaliko dituzte lanera. Sei hilabete pasatuko dituzte nazien doktrinamendu kanpamendu batean, esana betetzen ikasi eta "neska alemaniar onak" bihurtzeko asmoz. Ondoren, Alice eta Lisette arma arriskutsuak egiteko fabrika baten hasiko dira lanean. Bertan, leherketa bat gertatuko da eta sabotaia egitea leporatuko diete.
Bi neska hauek euren jarrera hobetzeko zentro batera bidali nahiko dituzte naziek, baina mirari bati esker, haurtzaindegi batera bidaliko dituzte. Hasieran lasai eta pozarren egongo dira, baina, pixkanaka, nazien erregimenak beraientzat prestatuta dutenaz ohartzen hasiko dira.
Las madres del Tercer Reich gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n. Telebistan eman ostean, EITB Nahieranen izango da ikusgai, urriaren 29ra arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.