Itxi

telebista

22:30ean

Nafar zaporedun errezetak, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan

EITB Media

Mikel Urmeneta, Óscar Lasa eta Alberto Guzmán izango dira Javi Sierrak aurkezten duen programa gastronomikoaren protagonistak honako honetan.

  • Mikel Urmeneta "El Club del Tupper" saioan

    Mikel Urmeneta "El Club del Tupper" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"El Club del Tupper" saioak zapore nafardun errezetak eskainiko ditu gaur gauean. Mikel Urmeneta marrazkigileak, Óscar Lasa pilotariak eta Alberto Guzmán kazetari eta telebistako kolaboratzaileak Made in Nafarroa produktuekin egindako platerak aurkeztuko dituzte.

Mikelek nafar erara egindako amuarrain klasikoaren interpretazio berri baten apustua egingo du; Desobiratutako amuarrain ovnia nafar erara izena jarriko dio bere sorkuntzari. Bere estilo bereziari leial, ontziei argi jartzea erabakiko du.

Oscar Lasak ziazerba orri-mamia beteak aurkeztuko ditu, eta lehiakideek klasikoegia izatea leporatuko diote.

Alberto Guzmánen errezetak Nafarroaren eta Italiako sukaldaritzaren arteko fusioa izan nahi du, eta emaitza ez da taldekideen gustukoa izango.

"El Club del Tupper" astelehenetan dugu ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.