telebista
22:15ean
'Fuga de Alcatraz' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Frank Lee Morris (Clint Eastwood) Alcatrazen sartuko dute, laster beste preso batzuen lagun egingo da eta guztien artean ihes egiteko modu bat planifikatzen saiatuko dira.
-
Clint Eastwood 'Fuga de Alcatraz' filman
Fuga de Alcatraz filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. Don Siegelen gidaritzapean, film honetan Clint Eastwood, Patrick McGoohan, Roberts Blossom, Jack Thibeau edota Fred Ward aktoreek hartzen dute parte, besteak beste.
Filma 60ko hamarkadan girotuta dago San Frantziskon. Frank Lee Morris (Clint Eastwood) Alcatrazen sartzen da, segurtasun handiko kartzela bat, bere ihesaldi ugarien ondorioz. Droga-trafikoagatik eta armak erabiliz atrakatzeagatik iritsi da espetxera, baina oraingoan, espetxeko alkaideak (Patrick McGoohan) gogorarazi dio ezingo duela handik atera, San Frantziskoko badiaren erdian dagoen uharte harritsu batean dagoen kartzela hautsezina delako. Morris laster beste preso batzuen laguna egingo da, batez ere Charlie Buttsena (Larry Hankin). Preso guztien artean, Alcatrazetik ihes egiteko modu berri bat planifikatzen saiatuko dira.
Ez ezazu galdu Fuga de Alcatraz filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.