Itxi

telebista

22:15ean

Itsasoa eta mendia Korsikako uhartean, igande honetan, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Nela Niño, Susana García, Kuka Pino eta Silvia Asín anfitrioiak Carolina Calvo erreportariarekin batera bidaiatuko dira uhartean barrena.

  • Korsika helmuga "Vascos por el Mundo" saioan. Argazkia: EITB Media

    Korsika helmuga "Vascos por el Mundo" saioan. Argazkia: EITB Media

Igande honetan, "Vascos por el Mundo" saioak Mediterraneo aldera egingo du, bertako uharterik esanguratsuenetako bat, Korsika, bisitatzeko. Nela Niño, Susana García, Kuka Pino eta Silvia Asín euskaldunen eskutik, Carolina Calvo erreportariak uhartearen kostaldea eta barnealdea bisitatuko ditu.

Korsikari, greziarrek, Sublimea deitzen zioten. Mediterraneoko uharterik tontortsuena da, eta itsasoaren erdian dagoen mendia dela esan ohi dute. Landaretza zabala eta birjina du, eta bere paisaietatik galtzea ezinbestekoa da. Basamortuak ere aurkitu daitezke bertan. Mendia eta lurra, itsasoz inguratua.

Korsikaren itsasertzak 1000 kilometro ditu eta 200 hondartza baino gehiago topatu daitezke bertan. Bere geografiaren zati handi bat UNESCOren Gizateriaren Ondarearen parte da. Turismo jasangarriaren aldeko apustua egin zuen Korsikak, bere azaleraren bi heren Parke Natural gisa babestuz.

Ajaccio  du hiriburu eta Europako enperadoreen artean ezagunena den Napoleon Bonaparte bertan jaio zen. Korsikako biztanleak herri harroa dira eta nortasun eta kultura propioa ozen aldarrikatzen dute.

"Vascos por el Mundo" saioa igande honetan izango da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.