telebista
22:30ean
'Oda a Joy' komediaren estreinaldia, gaurko "La Noche de..."n
EITB Media
Félix Linaresek aurkeztutako saioak, gainera, Jonh Travolta eta Kelly Preston, duela gutxi zendu zen bere emaztea, hartuko ditu protagonista.
-
'Oda a Joy' flimearen irudia.
Gaur gauean, "La Noche de…" saioak Oda a Joy (Ode to Joy. 2019) komediaren estreinaldia eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarritutako film honek Martin Freeman eta Morena Baccarin aktoreak ditu protagonista.
Estatu Batuetako bikote ezkondu baten istorioa du filmak oinarri. Haien harremana moldatu behar izan zuten senarrak kataplejia deritzon gaixotasuna zuelako: narkolepsiarekin erlazionatutako gaitza da eta emozio gogorrak sentitzerakoan, poztasuna barne, gaixoek muskuluen bat-bateko kontrol eza izaten dute.
Félix Linaresek aurkeztutako saioak, gainera, John Travolta eta Kelly Preston duela gutxi hil zen bere emaztearen inguruko erreportajea eskainiko du La pareja más guapa del mundo atalean.
Bestalde, Donde el cine nos llevó atalak hondartza ederra eta paradisuzko uharteak dituen herrialde batera bidaia proposatuko du.
Amaitzeko, dirutza handia irabazi ondoren, dena galdu zuten Hollywoodeko izarrak gogoratuko ditu saioak.
"La Noche de... Oda a Joy' saioa 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.