Itxi

telebista

22:30ean

'El doble más quince' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Mikel Ruedak zuzendutako filma da eta Maribel Verdú eta Germán Alcarazu dira protagonistak. Estreinaldiaren aurretik, Chris Pine eta Annabelle Wallis bikotea izango dute hizpide eta Aaliyah aktore eta abeslaria ere gogoratuko dute.

  • Maribel Verdú eta Germán Alcarazu, 'El doble más quince' pelikularen irudi batean.

    Maribel Verdú eta Germán Alcarazu, 'El doble más quince' pelikularen irudi batean.

Gaur gauean, ETB2ko "La Noche De..." zinema saioak El doble más quince (2019) filma estreinatuko du. Mikel Ruedak zuzendu zuen lana, eta Maribel Verdú eta Germán Alcarazu dira aktore protagonistak. ETBren parte-hartzea duen ekoizpena da, Getxon eta Bilbon grabatutakoa.

Anaren eta Eriken istorioa du oinarri, itxuraz bizitza kontrajarriak dituzten bi pertsona. Ana emakume heldua da, bizitza bideratuta duena, baina krisi existentzial batean murgilduta dagoena. Erik, berriz, bizitza osoa aurretik duen eta zalantza asko dituen nerabea da. Txat batean ezagutuko dute elkar; biak galduta daude eta ez dakite zer egin euren bizitzekin.

Filmaren emisioaren aurretik, Felix Linaresek aurkezten duen zinema tartean Chris Pine eta Annabelle Wallis izango dituzte mintzagai La pareja más guapa del mundo izeneko atalean. Eskoziara ere egingo dute bidaia, Donde el cine nos llevó sekzioaren eskutik; CSI: Hollywood atalean, berriz, orain 20 urte hildako Aaliyah abeslari eta aktorea gogoratuko dute.

"La Noche De... El doble más quince", gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.