telebista
22:30etan
Kolonbiako Karibera bidaia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Pedro Mardones kazetariak eta Raul Perez kamerariak Kolonbiako iparraldeko kostaldea ezagutuko dute Asier Tapia, Juan Mari Isunza, Sor Alicia Ibañez eta Oier Urteagaren eskutik.
-
Pedro Mardones kazetaria Kolonbiako Karibean.
Gaur, "Vascos por el Mundo" saioan, Pedro Mardones kazetariak eta Raul Perez kamerariak Kolonbiako Karibera bidaia egingo dute. Gabriel García Marquez idazlearen errealismo magikoa jaio zen tokia da, Karibe Itsasoa eta Magdalena ibaiaren arteko eskualdea. Bertako hiri nagusiek, Cartagena de Indias eta Barranquilla hiriek, arkitektura koloniala mantentzen dute baita kolonoen eta Afrikako esklaboen ondorengoen nortasuna ere. Bidaian zehar, Asier Tapia, Juan Mari Isunza, Sor Alicia Ibañez eta Oier Urteaga euskaldunak izango dituzte gidari.
Fruituen eta abestien artean, palenquera izena duten emakumeen poztasunak emango die ongietorria Cartagenara. Hamaika kilometroko hezi batek inguratuta, Amerika kolonizatuaren lehen portuetako bat izan zen. Bertan, inperio ezberdinak, baita piratak ere, hiriaren kontrola hartzeko lehia gogorrean aritu ziren, eta Blas de Lezo euskalduna izan zen inperio britainiarraren kontrako garaipen garrantzitsuenaren protagonista.
Modernitatearen kontrapuntua Barranquillak jarriko du. Kolonbiako ibai-porturik garrantzitsuena da eta bertoko inauteriak mundu osoan dira ezagunak.
Amaitzeko, Kolonbiako Karibeko hondartza ederrenak ezagutuko dituzte: Isla Baruko Playa Blancan izango dira eta Rosarioko uharteetan barrena galduko dira.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.