telebista
22:30ean
'Valor de ley' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Mattie Ross hamalau urteko neskatoaren istorioa kontatzen du. Tom Chaneyk hil zuen horren aita, odol hotzean tiro eginda. Aitarengatik justizia egitea erabakita, Rooster Cogburn poliziaburuarekin elkartuko da laguntza bila, eta gaizkilea Indiaraino jazarriko du harekin batera.
-
'Valor de ley' filmeko fotograma bat
Ethan eta Joel Coenek zuzendutako Valor de Ley (2010) filma eskainiko du ETB2k gaur gauean. Pelikukla hau Charles Portisen eleberri baten egokitzapena da, Henry Hathaway zuzendariak zinemara eraman zuena (True Grit, 1969), John Wayne protagonista zuela.
Mattie Ross (Hailee Steinfeld) hamalau urteko nerabearen istorioa kontatzen du. Tom Chaneyk (Josh Brolin) hil zuen horren aita, odol hotzean tiro eginda. Aitarengatik justizia egitea erabakita, Rooster Cogburn (Jeff Bridges) poliziaburuarekin elkartuko da laguntza bila, eta gaizkilea Indiaraino jazarriko du harekin batera.
Valor de ley "Cine Éxito" saioaren barruan izango da ikusgai, gaur, 22:30ean, ETB2n.