Itxi

telebista

22:30ean

Lau antzezle eta hiru zinema errezeta, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan

EITB Media

Javi Sierraren eskutik, Miren Gojenola eta Mikel Laskurain, Joseba Usabiaga eta Iñigo Aranburu Urrezko Tuperraren lehian arituko dira.

  • Javi Sierrak aurkezten du "El Club del Tupper"

    Javi Sierrak aurkezten du "El Club del Tupper". Argazkia: EITB

"El Club del Tupper" lehiaketa gastronomikoak film saio zoragarria proposatuko du gaur gauerako. Euskal aktore ezagunenetako lauk amantala jantziko dute Urrezko Tupperra lortzen saiatzeko.

Miren Gojenola eta Mikel Laskurain senar-emazteak bikote gisa lehiatuko dira, eta elkarrekin legatza saltsa berdean prestatuko dute. Sukalde kontuetan, Mikelek zuzendaritza hartuko du, eta Miren, berriz, haren esanetara jarriko da.

Joseba Usabiaga izango da bigarren lehiakidea. Tolosako babarrunak prestatzea aukeratuko du, bere eskualdeko jaki preziatua, alegia. Saldak kritikaren bat edo beste jasoko du.

Azkenik, Iñigo Aranburu aktorea ikusiko dugu sukaldean. Arriskatzeko asmoaz, haragi budina txanpinoi saltsarekin prestatuko du. Aurkezpenak parte-hartzaileren bat harrituko du, eta platera txakur-janari latekin alderatuko du baten batek.

"El Club del Tupper" 22:30ean ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.