Itxi

telebista

Audientzia

Audientzia marka berria lortu du "El Conquistador" saioak 'El Favorito del Público' galarekin

EITB Media

Julian Iantzik aurkeztutako saioak % 22,0ko audientzia-zatia eskuratu du, 'El Favorito del Público' final batek lortzen duen daturik onena.

  • Leire Mayozek irabazi zuen publikoaren faboritoaren saria.

    Leire Mayozek irabazi zuen publikoaren faboritoaren saria. Irudia: EITB Media.

"El Conquistador del Caribe"k marka guztiak hautsi ditu hamazazpigarren denboraldi honetan, azkena, El Favorito del Público galaren eskutik. Julian Iantzik aurkeztutako saioak % 22,0ko audientzia-zatia lortu du, publikoaren faboritoaren final batek lortzen duen daturik onena. Halaber, asteazkeneko emanaldiak 180.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Leire Mayozek irabazi du finala eta saioak platoan izan ditu aurtengo edizioko hainbat protagonista: publikoaren faboritoa izateko lehian aritu diren Maialen, Begoña, Berako, Aitor, Leire, Herrantxi eta Arruti; aurtengo edizioaren lehiakide finalistak, Binbi, Aitor, Beko eta Yanci; eta aurtengo irabazlea, Nahia Valencia.

"El Conquis"eko aurtengo edizioak ere aurreko audientzia markak gainditu ditu eta, bataz beste, % 15,3ko audientzia-zatia eta 253.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu.