telebista
22:15ean
'Mi gran boda italiana' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Neele Lana Vollmarrek zuzendutako komedia alemaniar honek ezkontzeko ilusioz dagoen bikote gazte baten istorioa du ardatz.
-
'Mi gran boda italiana' filmaren fotograma
Mi gran boda italiana filmak Jan (Lino Banfi) eta Sara (Mina Tander) gazteek osatzen duten bikotearen istorioa kontatzen du. Protagonistek ezkontzea erabakitzen dute, ilusio handiz, baina neskaren aitak ezkontza ospatu ahal izateko baldintza bat ezartzen die. Orduan, familia osoa Italia hegoaldeko herri txiki batera joaten da prestaketak egitera eta lehenengo arazoekin egiten dute topo gazteek.
Jan Weiler idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapena da, Neele Leana Vollmar zuzendariaren gidaritzapean ekoiztutako komedia alemaniarra. Shanghaiko 13. Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen filma. Bertan, Lino Banfi, Mina Tander eta Maren Kroyman aktoreekin batera protagonista den Christian Ulmen aktoreak, gizonezko aktore onenaren saria jaso zuen eta Tanderrek, berriz, 2009ko German Critic 's Award sarietan emakumezko aktore onenaren izendapena lortu zuen.
Ez galdu Mi gran boda italiana filmaren estreinaldia, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.