telebista
20:00etan
Kanalan izango da arratsaldean Joseba Arguiñano, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Jose Miguel, Rosa Mari eta Andoni ezagutuko ditu, eta haien istorioak ezagutzeko aukera izango du, sukaldaritza aitzakia hartuta.
-
Joseba Arguiñano Kanalara egindako bisitan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
"Historias a Bocados" saioan Kanala auzora egingo du bisita gaur Joseba Arguiñanok. Gautegiz Arteaga eta Sukarrietako auzoa da eta Mundakako itsasadarraren eskuinaldean dago, Urbaibaiko Biosfera Erreserban. Han hiru bizilagunen istorioak ezagutuko ditu, plater gozo artean.
Jose Miguelek hainbat toki ditu Josebari erakusteko. Legendikako Santa Maria elizara joango dira paseoan, eta hilerria ere bisitatuko dute, Urdaibaiko estuarioa ikusteko aukera paregabea eskaintzen duen lekua. Ibilaldia amaitzean, Jose Miguelek itsasoari omenaldi bikaina egingo dio, antxoa eta sepia platerekin, besteak beste. Azkenik, Kanala hondartzara joango dira, eta Jose Miguelek bere arbasoei buruzko istorioak kontatuko dizkio Josebari, tartean bere herenaitonarena, kortsarioa eta Los Tremendos de Kanala eleberriko protagonistetako bat.
Rosa Marik, bere aldetik, Joseba poltsikoan sartu nahiko du, bere kanala zopa ospetsuarekin. Haragia eta arraina ogiarekin nahasten dituen plater berezia da, Rosa Mariren senarraren familiaren eskutik etorritakoa. Zoparen ingurukoak kontatuko dizkio, eta egindako bidaien inguruan ere arituko da Rosa Mari. Izan ere, petrolio-ontzietan egin izan du bidaia emakume honek, itsasontzi handietan marinela izandako senarrarekin batera.
Andoni, berriz, Filipinetan jaio zen, eta bere istorioak Ozeano Barean bizipenak dituen aitaren familia baten istorioak ere badira. Amaren aldeko familiak, berriz, eraikin bat du oraindik ontziolaren instalazioetan, eta Josebarekin hitz egingo du bertan. Sukaldean, berriz, arkume pitxer kuskusa egingo dute, barazkiekin, patata purearekin eta perretxikoekin.
"Historias a Bocados: Kanala", Joseba Arguiñanoren eskutik, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.