telebista
Audientzia
Asteazkeneko "El Conquis" saioak denboraldiko audientzia marka gainditu du
EITB Media
Julian Iantzik gidatutako saioak bere ordu tartean lidergoa lortu zuen, % 20,5eko audientzia-zatiarekin.
-
Bego, Ester eta Joana "El Conquis"eko gonbidatuak. EITB Mediako bideo bateko irudia.
Asteazken honetako "El Conquis" saioak denboraldiko audientzia marka gainditu du, % 20,5eko kuota bereganatuz. Halaber, Julian Iantzik aurkeztutako solasaldiak 201.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Abenturako azken hiru kanporatuak izan zituen Iantzik gonbidatu: Bego, Ester eta Joana. Atabey taldeko hiru lehiakide ohiek Los Haitisesetan bizitakoak gogoratu zituzten eta euren artean zein Andrearekin izandako harremanaz hitz egin zuten.