Itxi

telebista

22:15ean

Panamako Karibea, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Panaman bizi diren euskaldunek Arantzazu Fuentes kazetaria gidatuko dute herrialdeko hondartza, hiri, tradizio eta paraje naturaletan zehar.

  • Panamako Karibea.

    Panamako Karibea EITB Mediako irudi batean.

Gaur, "Vascos por el Mundo" saioan, Arantzazu Fuentes kazetariak Panamako Karibea ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik: Gorka Ahedo, Rakel Unzalu, Sara Iglesias, Joseba Palacios eta Nerea Arribas.

Eguzkiaren, hondartzaren eta natura basatiaren maitaleen paradisua da Panamako Karibea. Hala ere, kontraste handia dago hiriburuan ikusi daitezkeen 200 metroko altuera duten zeru orratzak eta oraindik mantentzen diren antzinako tradizioen artean. Panaman, gainera, ingeniaritza modernoaren lorpen handienetako bat dago: Panamako kanal ospetsua.

"Vascos por el Mundo" igande honetan izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.