telebista
22:15ean
'Desocupaciones: El negocio del miedo', gaur, "Aquí y Ahora" saioan
EITB Media
Eider Hurtadok zuzendutako programak okupazioaren gainean sortu den alarma soziala aztertuko du.
-
Desokupazioa. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.
Oporretatik bueltan etxeko sarraila aldatuta topatzea gizartean zabaldu berri den beldurra da. Okupak gure etxera sartzearen beldur gara, egunkarietan, telebistan, publizitatean eta agenda politikoan behin eta berriz errepikatzen diguten bezala. Baina, benetako irudia da? Nondik ateratzen da beldur hori?
Igande honetan, Eider Hurtadok zuzendutako "Aquí y Ahora" saioak okupazioaren gainean sortu den alarma soziala eta gaizki-ulertu baten gainean eraiki den beldurraren kanpaina honen atzean nor dagoen aztertuko du. Nahasmena argitzeko, Nerea Reparaz kazetariak etxebizitza habitatuen okupazioaren benetako zifrak eskainiko ditu.
Negozioaren atzean, ondo antolatuta dauden taldeak daude, besteen behar egoeraz aprobetxatzen direnak. Katalunian ohikoagoak dira mota honetako kasuak, Gonzalo Bernardos ekonomistak haien modus operandi-a azalduko digu. Nahiz eta Euskadin oso gutxi izan, kasuak eman dira. Bittori, 94 urteko emakumeari gertatutakoa ekarriko du saioak gogora. Bere ahizparen etxean, Barakaldon, denboraldi bat igaro ondoren, haren Portugaleteko etxera bueltatzean, bertan familia bat bizi zela topatu zuen. Jose Carlos Rodriguez Bittoriren biloba eta antzeko bizipenak izan dituzten beste bi pertsona elkarrizketatuko ditu igandeko saioak.
Hala ere, benetako negozioa desokupazio enpresek egiten dute. Euren lanen artean, okupatuta dagoen etxearen aurrean zaintza egitea da eta sarrera kontrola egitea, kalera irteten badira berriz sartzen ez uztea, alegia. 2016ean sortu zen desokupazio enpresa baten lan egiteko modua sakonean aztertu duen Juan Teixeira ikerketa kazetariarekin arituko dira saioan.
Sektore honetan gainera, Iñigo Urien topatuko dugu, Euskadin dagoen enpresa hauetako batean aholkulari lanetan dabilen abokatu eta higiezinen agentea. Izan ere, higiezinen sektoreak ere interesa handia dauka okupazioaren gai honetan.
"Aquí y Ahora" saioak Desocupaciones: El negocio del miedo erreportajea eskainiko du gaur, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.