Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador del Caribe" lider berriz ere, asteleheneko ordutegi nagusian

EITB Media

Saioaren jarraitzaileei edukien aurrerapena eta abantailak jasotzeko aukera eskainiko dien 'Conquis Korreoa' jarri du programak martxan.

  • Kapitainak Julian eta Mikelekin immunitateko jokoaren aurretik.

    Kapitainak Julian eta Mikelekin immunitateko jokoaren aurretik. EITB Mediako bideo bateko irudia.

Astelehen honetan, "El Conquistador del Caribe" berriz ere audientzia-buru izan da ordutegi nagusian, % 22,5eko audientzia-zatiarekin. Estreinatu zenetik, urtarrila hasieran, abentura realityak hamazazpi astez jarraian eutsi dio astelehen gaueko lidergoari. Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako saioak halaber, 363.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.

Sare sozialetako erabiltzaileek ere saioan gertatutakoa jarraitu zuten eta #conquis16 traola joera izan zen Twitterren, Estatu mailan hirugarren postua eskuratuz. Halaber, "El Conquis"eko webguneak 23.086 erabiltzaile bakar eta 79.814 orrialde ikusi izan zituen.

Hamaseigarren atalean, kapitainek kontrako taldearekin jokatu behar izan zuten immunitate jokoa eta David Secok Cacata taldearekin irabazi ondoren, Cuyayekin itzuli zen. Leire Basañez duelua galdu zuen Duque eta Nahiaren kontra.

 

Edukien aurrerapena eta abantailak "El Conquis"en jarraitzaileentzat

Hamazazpi denboraldi arrakastatsuren ostean, saioaren jarraitzaile sutsuenei, Conquisen azken ordua jasotzeko aukera emango die saioak martxan jarri duen Conquis Korreoa ekimenari esker.

Astero bidaliko den newsletter honetan, atalaren laburpentxo bat, sariak lortzeko aukera emango duten parte hartzeko edukiak, sare sozialetan gertatutakoaren bilduma eta saioaren aurrerapenen bat ere eskainiko dira.

Conquis korreoan izena eman eta Conquis komuniatearen abenturan barrena murgilduko dira jarraitzaileak.