Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador del Caribe" lider berriz ere, % 23,8ko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Bestalde, ETB2 eguneko kanalik ikusiena izan da Euskadin.

  • Dueluaren irudia.

    Dueluaren irudia. Argazkia: EITB Media.

"El Conquistador del Caribe" saioak lidergoari eutsi dio astelehen gauean, % 23,8ko audientzia-zatia bereganatuz. Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako realitya hamabost astez jarraian izan da audientzia-buru asteleheneko ordutegi nagusian. Saioak gainera, 277.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Maialen izan da abenturako azken kanporatua, Leire eta Andrearen kontra duelua galdu ondoren. David Secoren taldeak immunitate jokoa irabazi du.

Saioaren jarraitzaileek atalean gertatutako guztia komentatu dute sare sozialetan eta #conquis14 traola joera izan da Twitterren, 5.094 txiorekin. Bestalde, 17.050 lagunek jarraitu dute emanaldia streamingaren bitartez, eta saioaren webguneak 21.732 erabiltzaile bakar eta 46.278 orrialde ikusi izan ditu.

ETB2, kanalik ikusiena Euskadin

Horrez gain, astelehen honetan, ETB2 kanalik ikusiena izan da Euskadin, % 15,1eko audientzia-zatiarekin. ETB2 astelehenetako kanal liderra izan da 2021ean, batez beste % 14,0ko audientzia-zatia bereganatuz.