telebista
14:30etik aurrera
Flèche Wallone klasikoa, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean
EITB Media
Fermin Aramendik, Alfontso Arroiok eta Xabier Usabiagak eskainiko dute Belgikako lasterketaren informazio guztia. 14:30ean hasiko da ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1en izango da ikusgai.
-
Flèche Wallone klasikoa. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur arratsaldean, Euskal Telebistak Flèche Wallonne 2021 txirrindularitza lasterketa eskainiko du zuzen-zuzenean. Klasikoa eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da.
Telebistako emanaldia 14:30ean hasiko da ETB4 katean. Ondoren, 15:00etatik aurrera, ETB1en eskainiko da lasterketa. 17:00ak arte luzatuko da Flèche Wallone txirrindularitza probaren emisioa. Kontakizuna Fermin Aramendik, Alfontso Arroiok eta Xabier Usabiagak egingo dute. eitb.eus-en 14:30etik aurrera eskainiko da lasterketa, zuzenean.
Flèche Wallonne klasikoaren 85. edizioa da aurtengoa. Charleroi hirian hasi eta Mur de Huy udalerrian bukatuko den 193,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute 25 taldeetako txirrindulariek. UCI WorldTour 2021eko egutegiaren barruan kokatzen da lasterketa hau.