telebista
Audientziak
"En Jake" bere ordu-tartean nagusi, % 20,3ko audientzia-zatiarekin
EITB Media
Xabier Lapitzek aurkeztutako saioak denboraldiko hirugarren daturik onena lortu zuen.
-
Xabier Lapitz kazetaria. Argazkia: EITB Media.
Astearte honetan, ETB2ko "En Jake" saioa bere ordu-tartean lider izan da % 20,3ko audientzia-zatiarekin, denboraldiko hirugarren daturik onena. Halaber, Xabier Lapitzek aurkeztutako saioak 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Seigarren denboraldi honetan, audientziaren harrera bikaina lortu du "En Jake" saioak eta inoizko denboraldirik ikusiena izaten ari da: bataz beste, % 13,7ko audientzia-zatia eta 125.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.
"Atrápame si Puedes" lehiaketak ere, datu bikainak
"En Jake" saioaren ostean, "Atrápame si puedes" lehiaketak % 16,0ko audientzia-zatia bereganatu du, denboraldiko bigarren daturik onena. Gainera, Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketak 133.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.