Itxi

telebista

Kirolak

Emakumezkoen futbola, herri kirolak eta pilota, gaur, EITBn

EITB Media

Horrez gain, "Helmuga" kirol saioa ere izango da ikusgai. Bertan, Fernando Mitxelena eta Clara Azurmendi hartuko dituzte protagonista.

  • Futboleko baloi bat

    Futboleko baloi bat. Irudia: EITB Media

Emakumezkoen futbolak, herri kirolek eta Binakako Txapelketak osatuko dute igande honetan kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

Horrez gain, 11:30ean "Helmuga" saioa izango da ikusgai. Lehen protagonista Fernando Mitxelena tiro olinpikoa egiten duen donostiarra izango da. Bestalde, Clara Azurmendi badminton jokalaria ezagutuko dugu; Madrilen egiten dituen entrenamenduetako batean izan da programa. Bukatzeko, Ipar Amerikako snow irudi ikusgarriak eskainiko dira.

12:00etan, Lezaman jokatuko den Emakumezkoen Bigarren Mailako Athletic Club B vs Osasuna futbol partidaren berri emango dute Naxari Altunak eta Larraitz Lucasek.

16:00etan herri kirol emanaldia izango dugu Ibon Gaztañazpiren eta Joxe Etxebesteren eskutik. Goizean Leitzan jokatutako aizkolarien eta harrijasotzaileen Urrezko Binakako Txapelketaren kontakizuna egingo dute.

17:00etan pilota izango dugu Eibarko Astelenatik, Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitiaren eskutik. Aurrena, Elordi-Tolosa vs P.Etxeberria-Bikuña arituko dira. Partida nagusian, Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldiaren barruan, Ezkurdia-Ladis Galarza eta Elezkano II-Zabaleta izango dira nor baino nor gehiago. Promozioko Txapelketako Arteaga II-Elizegi vs Larrazabal-Eskiroz neurketak emango dio amaiera jaialdiari.