telebista
Audientziak
"En Jake", bere ordu tartean nagusi, % 18,4ko audientzia-zatiarekin
EITB Media
Xabier Lapitz kazetariak gidatutako eta aukeztutako saioak 187.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.
-
Xabier Lapitz, "En Jake" saioan. Argazkia: EITB Media
Asteartean, otsailaren 9an, "En Jake" saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen % 18,4ko audientzia-zatiarekin.
Xabier Lapitzek gidatzen eta aurkezten duen magazinak, gainera, 187.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Egun-eguneko gaiak mahai gainean, "En Jake" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.