telebista
Bertso-saio berezia
"EiTB Maratoia: Batzen gaituen bertsoa", 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Alaia Martine eta Sustrai Colina bertsolariek Bilboko Campos Eliseos Antzokian eskainitako bertso-saio berezia izango da.
"EITB Maratoia: Batzen gaituen bertsoa" izeneko bertso-saio berezia eskainiko da gaur ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etatik aurrera.
EITB Maratoiaren harira, euren ekarpena egin dute Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Sustrai Colina bertsolariek Bilboko Campos Eliseos Antzokian antolatutako bertso-saio berezian.
Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkeztuko dute saioa eta gai-jartzaileak telebista eta irrati saioko aurkezle eta esatariak izango dira: Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi (Herri Txiki, Infernu Handi), Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia (Barre Librea), Iñaki Guridi (Euskadi Irratia), Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia (Biba Zuek!) eta Ander Arzak (Radio Euskadi).
"EITB Maratoia: Batzen gaituen bertsoa" saio berezia, gaur, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.