telebista
Audientzia
"En Jake"k % 19,2ko audientzia-zatia lortu du, denboraldi honetako daturik onena
EITB
Era berean, bere ordu tartean nagusi eta denboraldiko saiorik ikusiena ere izan da.
-
Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB
Xabier Lapitzek gidatutako "En Jake" saioak 20/21 denboraldiko daturik altuena lortu zuen asteazkenean, abenduaren 2an: % 19,2ko audientzia-zatia, hain zuzen ere.
Era berean, bere ordu tartean nagusi eta denboraldiko saiorik ikusiena ere izan da, izan ere, 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.