telebista
Azaroaren 28tik uztailaren 3ra
Euskadiko Orkestraren kontzertuak eskainiko ditu ETB2k larunbatetan
EITB
2021eko uztailera arte, ETB2k 11:00etan eskainiko ditu 20/21 denboraldiko kontzertuak.
-
Euskadiko Orkestra Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Argazkia: Euskadiko Orkestra
EITBk Euskadiko Orkestrarekin bat egin du 20/21 denboraldiko kontzertuak eskaintzeko. Azaroak 28an hasita, 2021eko uztailera arte, ETB2k Euskadiko Orkestrak denboraldi honetan Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dituen kontzertuak emango ditu hainbat larunbatetan, 11:00etan.
Guztira, 13 kontzertu ematea aurreikusten da. Guztiak larunbatetan eskainiko diren arren, salbuespen bat egongo da. Gabon Kontzertua, ostiralean emango da, abenduaren 25ean hain zuzen.
Larunbatetik aurrera hau da eskainiko diren kontzertuen zerrenda:
- Azaroak 28: "Schubert" (1), Robert Treviño (zuzendaria)
- Abenduak 12: "Schubert" (2), Robert Treviño (zuzendaria)
- Abenduak 25: "Enigmatikoa" (1), Robert Treviño (zuzendaria), Pablo Ferrández (biolontxeloa)
- Urtarrilak 9: "Enigmatikoa" (2), Robert Treviño (zuzendaria), Pablo Ferrández (biolontxeloa)
- Urtarrilak 23: "Wagner", Michel Tabachnik (zuzendaria), Rinat Shaham (mezzosopranoa)
- Otsailak 6: "Aire nordikoa" (1), Robert Treviño (zuzendaria), Behzod Abduraimov (pianoa)
- Otsailak 20: "Aire nordikoa" (2), Robert Treviño (zuzendaria), Behzod Abduraimov (pianoa)
- Martxoak 6: "Bizirik", Ruth Reinhardt (zuzendaria)
- Apirilak 3: "Bidaiak", Gemma New (zuzendaria), Vadim Gluzman (biolina)
- Apirilak 24: "Gaua", Robert Treviño (zuzendaria)
- Maiatzak 29: "Gazteak", Hans Graf (zuzendaria), Birgit Kolar (biolina)
- Ekainak 19: "Noragabeko adiskidea", Anja Bihlmaier (zuzendaria), Manuel Walser (baritonoa)
- Uztailak 3: "New York", Robert Treviño (zuzendaria), Nikolai Lugansky (pianoa)
Euskadiko Orkestrak eta EITBk elkarrekin "Euskadiko Orkestra Martxan!" izenburupean aurtengo maiatz eta uztaila bitartean eskaini zituen emisioei gehitzen zaie saio-sorta berri hau. COVID-19 pandemiaren lehen olatuaren eta horren ondoriozko itxialdiaren ostean lehendabizikoz eszenatokira itzuli zen Euskadiko Orkestra aipatu ekimen horri esker (Estatuko lehen orkestra eta Europako lehenengoetakoa izan zen martxan jartzen eta eszenatoki gainean berriz biltzen). Une hartan, tamaina txikiko orkestrarekin (gehienez 50 musikarirekin) ateak itxita 8 kontzertuko denboraldi txiki bat eskaini zuen.