Itxi

telebista

16:15ean

"Los pequeños asesinatos de Agatha Christie" telesaila, gaurtik aurrera, ETB2n

EITB

1930eko hamarkadan kokatuta, Larosière komisarioak eta Lampion laguntzaileak hainbat hilketa ikertu beharko dituzte. Astelehenetik ostiralera izango da ikusgai.

  • "Los pequeños asesinatos de Agatha Christie" telesaileko irudi bat

    "Los pequeños asesinatos de Agatha Christie" telesaila. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Ostegunetik aurrera, astelehenetik ostiralera, arratsaldero Los pequeños asesinatos de Agatha Christie (Les petit meurtres d' Agatha Christie, 2009) eskainiko da ETB2n eta eitb.eus-en. Anne Giafferi eta Murielle Magellanek sortua, Antoine Duléry, Marius Colucci, Blandine Bellavoir eta Samuel Labarthe dira, beste batzuen artean, protagonista nagusiak.

Istorioa 1930eko hamarkadan kokatuta dago, Bigarren Mundu Gerra baino hilabete batzuk lehenago. Ekoizpen frantsesa Agatha Christie idazlearen lanetan oinarrituta dago eta Larosière komisarioak (Antoine Duléry) eta bere laguntzailea izango den Lampionek (Marius Colucci) hainbat hilketa aztertu beharko dituzte.

Los pequeños asesinatos de Agatha Christie telesaila gaur estreinatuko da, 16:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.