Itxi

telebista

22:30ean

Burgosko jatetxe onenaren bila arituko da gaur gauean "Juego de Cartas" saioa

EITB

Oraingo honetan hiru jatetxe arituko dira lehian saria zeinek irabazi, La Cueva, Carmen eta Puerta Real jatetxea hain zuzen.

  • "Juego de Cartas" Burgosko jatetxe onenaren bila

    "Juego de Cartas" Burgosko jatetxe onenaren bila. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Javi Sierrak gidatutako "Juego de Cartas" gastronomia saioa Burgosen izango da bertako jatetxe onenaren bila. Oraingoan, hiru jatetxe arituko dira lehian nor baino nor gehiago saria irabatzeko.

Miguel Pinillos La Cueva jatetxeko jabeak irekiko du lehiaketa. Miguelek, Burgosko alde zaharrean, XV. mendeko eraikin batean dagoen tradizio handiko lokalera eramango du saioa.

Lehiaketan parte hartuko duen bigarren jatetxea Gamonal auzo modernoan dago kokatuta. Bertan, Oscar Alonsok, Carmen jatetxeko sukaldari eta jabeak, dekorazio minimalistako jatetxe bat du arrebarekin batera, tradiziorik garbienean inspiratutako sukaldaritzarekin oso kontraste handia duena.

Hiriko alde zaharrera itzuliko dira hirugarren parte-hartzailea ezagutzeko. Izan ere, Tasio Benito izango da hurrengo protagonista, Puerta Real jatetxearen kudeatzailea. Tasiok dioenez, bertara  Euskadiko bezero asko hurbiltzen omen dira, agian etxeko plater nagusiak erakarrita, arkume errea, alegia.

"Juego de Cartas" Burgosko jatetxe onenaren bila arituko da gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.