Itxi

telebista

Audientzia

Asteleheneko "Juego de Cartas" saioa 219.000 ikus-entzulek jarraitu zuten

EITB

Audientzia-buru izan zen beste behin bere ordutegian, % 13,7ko audientzia-zatia bereganatuz.

  • Motagane jatetxeko parte-hartzaileak

    Motagane jatetxeko parte-hartzaileak. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Astelehenean, azaroak 9, "Juego de Cartas" gastronomia saioa audientzia-buru izan zen bere ordutegian, % 13,7ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 219.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin-eremuan.

Javi Sierrak gidatuta, atal honetan, inguru paregabeetan kokatutako lau jatetxe aritu ziren lehian natura giroko jatetxe onenaren saria eskuratzeko: Lezamako Urrejola, Loiuko Gozkoetxe Barria, Erandioko Motagane eta Zugaztietako Meaztegi Golf Club bisitatu zituen saioak.