Itxi

telebista

22:30ean

'Gaztelu: La sima del horror' atala, gaur gauean, "Vamos a hacer Historia" saioan

EITB

Elene Lizarralde eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin aurkezleak Gaztelun izango dira Sagardia-Goñi familiaren hilketa aztertzen.

  • Sagardia-Goñi familiari gertatutakoa azaltzen duen irudia

    Sagardia-Goñi familiari gertatutakoa azaltzen. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioak, Elene Lizarralde kazetariak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak gidatuta, Gazteluko (Nafarroa) familia baten hilketa lazgarrian sakonduko du. Gerra Zibila hasi eta berehala gertatu zen eta leize batera bota zituzten gorpuak.

Euskal Herriko historia hurbileko kasurik krudelenetako baten protagonista izan zen herria da Gaztelu. Izan ere, bertan hil eta 50 metrotik gorako sakonerako leize batera bota  zituzten Josefa Goñi eta haren sei semeak, horietako txikiena, urte eta erdikoa. Duela 80 urte baino gehiago gertatu bazen ere, oraindik galdera asko daude airean. Jose Maria Esparza idazlearen lanari esker eta Paco Etxeberria auzitegiko medikuaren laguntza eta udalak eta herritarrek bere garaian gertaera horri eskainitako jarraipenagatik ez balitz, honako gertaera hau oraindik, elezahar bat izaten jarrai zezakeen.

Hainbat galderari erantzunak emango dizkio asteazkeneko saioak, hala nola ea Gazteluk bere historia hurbileko pasarte tragiko hori ixtea lortu duen edota oraindik herrian gertaera horretaz hitz egiteko beldurra duenik geratzen ote den.

"Vamos a Hacer Historia" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.