Itxi

telebista

22:30ean

Valonian izango da gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioa

EITB

Jorge Limia kazetariak Valonia bisitatuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik: Irati Santiago, Ana Agirre, Amaya Osacar, Pablo Macaya eta Ana Etxaburu.

  • Jorge Limia kazetaria Durbuy herrian (Valonia)

    Jorge Limia kazetaria Durbuy herrian (Valonia). Argazkia: "Vascos por el Mundo"

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Valonia bisitatuko du Jorge Limia kazetariaren eta Manu Benito kameralariaren eskutik. Horretarako, Irati Santiago, Ana Agirre, Amaya Osacar, Pablo Macaya eta Ana Etxaburu izango dituzte bidelagun.

Valonia Flandria eta Bruselaren hegoaldean kokatzen da eta bertako lurraldearen hiru laurden hartzen dituen Mosa ibaiaren arro hidrografikoaren gainean dago. Eskualde frankofonoa da, Erdi Aroko gazteluz, basoz eta xarmaz beteriko herri eta hiri historikoz inguratutakoa.

Bidaia honetan, bertako musika, Erdi Aroko arkitektura, gerra historikoen aztarnak eta naturak bertako hainbat lurretan sortutako forma bereziak ezagutuko dituzte. Tartean, Namur, Valoniako hiriburua, Crupeteko gazteluak edota udalerriko bizilagunek egindako kobazulo bat.

Horrez gain, Marche-en-Famenne hirigune historikoa ere ezagutuko dute, Han-sur-Lesseeko kobazuloak, Dinanten bertako labar izugarriak eta Notre Dameko kolegiata eliza, Lieja eta Waterloo bezalako herri eta hiriak bisitatuko dituzte, izan ere, azken honetan XX. mendeko liskarrik odoltsuenetako bat gertatu zen, Waterlooko gudua.

"Vascos por el Mundo" saioak Valoniara egindo du bidaia, gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.