Itxi

telebista

Saria

Brunok irabazi du "Atrápame si Puedes" saioko sari handia, 147.000 euro

EITB

Elgoibartarrak Euskal Telebistaren historiako sari handienetako bat irabaztea lortu du, 147.000 euro.

  • Brunok irabazi du "Atrápame Si Puedes" saioko sari handia.

    Brunok irabazi du "Atrápame Si Puedes" saioko sari handia. EITBren bideo batetik atertako irudia.

Azken minutuan saria irabazteko zorian ibili eta gero, Bruno denboraldiko protagonista nagusia bihurtu da gaur 147.000 euroko saria irabazita, Euskal Telebistaren historiako sari handienetako bat.

Elgoibarko tornularia da Bruno, eta "Atrápame si Puedes" saioko lehiakide nagusietako bat izan da asteotan. Hainbat izan dira zazpigarren denboraldi honetako azken minutuetan tentsioa eta emozioa nagusitu diren uneak. Hala ere, oraingoan, Alzolakoak saria lortu du Memorias de África eleberria girotzen den herrialdearen aurrean zalantzarik izan ez duelako edo Fettermanen hilketan parte hartu zuen sioux buruzagiari buruzko galderak asmatzeagatik. 60 segundoak amaitu aurretik, Brunok hunkituta bukatu du 147.000 euroko saria berak irabazi duela ikusita.

Ezkonduta eta bi semerekin, zinema klasikoaren eta nazioarteko pop-rock musikaren zale amorratua da Bruno. Urte askoz lanean gogor aritu ondoren, Elgoibarko parte-hartzailea sariaren atzetik zebilen lasaiago bizi eta familiaz gehiago gozatzeko helburuarekin.

Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketa saioak eguerdiro audientzia fidela izaten jarraitzen du, eta, orain, sari berri batekin ekingo dio, bihartik aurrera 35.000 euroko saria jarriko baita jokoan.

"Atrápame si Puedes" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.