Itxi

telebista

Saria

"Atrápame si Puedes" saioak 147.000 euroko saria emango du gaur

EiTB

Txoron, Eloisa, Alberto, Ene eta Bruno arituko dira Euskal Telebistaren historiako saririk handienetako bat lortzeko lehian.

  • Patxi Alonso, "Atrápame si Puedes" saioko aurkezlea

    Patxi Alonso, "Atrápame si Puedes" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

Gaur "Atrápame si Puedes" saioko bost lehiakideetako batek 147.000 euro poltsikoratzea lortuko du, bat baino gehiago arnasarik gabe utziko dituen 'azken minutu' batean. Euskal Telebistaren historiako lehiaketa bateko saririk handienetako bat da.

ETB2ko saioak zazpigarren denboraldia estreinatu zuenetik, hainbat lehiakide hurbildu dira zakura 'azken minutua'n. Gaur izango da lehiakideetako batek Patxi Alonsok 60 segundotan egingo dizkion bost galderei zuzen erantzungo dion eguna.

Txoron, Zallako aktore eta influencer-a; Eloisa, Donostian bizi den Argentinako komunikatzaile handia; Alberto, Portugaleteko tokiko merkataritzaren defendatzailerik sutsuena; Ene, Santurtziko artearen historialari irribarretsua eta Bruno, Elgoibarko tornulari animatua dira azken sari nagusia irabazteko hautagaiak.

Patxi Alonsok aurkeztutako "Atrápame si Puedes" lehiaketa astelehenetik igandera izaten da ikusgai, 14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.