telebista
22:30ean
"Vascos por el Mundo"k Stuttgarten lur hartuko du gaur gauean
EiTB
Adrian, Nerea, Ane, Borja eta Larraitz euskaldunek Stuttgarteko txokorik berezienak erakutsiko dizkiote Amaiur Elizari kazetariari.
-
Amaiur Elizari kazetaria, Stuttgarten. Argazkia: "Vascos por el Mundo"
Gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioa Stuttgarten izango da. Amaiur Elizari kazetariak eta Raul Perez kameralariak Baden-Wurtembergen hiriburua bisitatuko dute, automobilaren sorlekua Europan: bertan da Mercedes-Benz eta Porsche ospetsuen egoitza.
Adrian, Nerea, Ane, Borja eta Larraitz euskaldunek anfitrioi lanak egiten dituzte ibilbide berezi horretan, non Neckar ibaian zehar luxuzko ontziak edo bertako edari nagusia, ardoa, hazten den mahasti ikusgarriak aurki ditzakegun. Stuttgarten, Alemaniako eskualde aberats eta oparoenean, garagardoa bigarren mailara pasatzen da bertakoen edari gustukoenen artean.
Suaba janaria, gozogintza edo jarduera kulturalak izango dira "Vascos por el Mundo"ko abentura berri horretan protagonista. Horrez gain, hirigune historikoa ere bisitatuko dute (harriz harri berreraikia, Bigarren Mundu Gerran gehien zigortutako hirietako bat izan ondoren), berdegune zabalak (Europako hiri berdea, bezala ezaguna) edota 70 urte baino gehiago dituzten bunkerretan dauden sekretuak ere ezagutuko dituzte.
Bukatzeko, Mercedes eta Porscheren etxeak eta museoak ere bisitatuko dituzte, lehen mailako luxua automobil-panoramako auto txundigarrienen motorrak kalibratzeko.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.