telebista
22:15ean
'La clase de esgrima' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Endel Nelis munduko eskrima-eskola ospetsuenetariko baten sortzailearen bizitzan oinatzen da Klaus Härö zinemagile finlandiarraren filma.
-
'La clase de esgrima' filmaren fotograma
La clase de esgrima (Miekkailija, 2015) pelikula izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n. Klaus Härö zinemagile finlandiarrak zuzendutako drama historiko hau Endel Nelis Estoniako esgrima txapeldunaren bizitzan oinarritzen da. Besteak beste, Märt Avandi, Ursula Ratasepp, Hendrik Toompere Sr., Lisa Koppel eta Jonas Koff aktoreek hartu dute parte bertan.
50eko hamarkadan girotutako film hau, hein batean, benetako gertaeretan oinarrituta dago. Endel Nelis Estoniako esgrima txapelduna (Märt Avandi) da, hain zuzen ere, film honetako protagonista. Errusiako polizia sekretutik ihesean, bere sorterrira itzuliko da Endel, Haapsalura (Estonia). Heziketa fisikoko irakasle lanetan arituko da herri-eskola batean, eta bere pasioa, eskrima, irakasteko aukera ere izango du. Ume guztien zoriontasuna eta maitasuna izan arren, oztopo handiak izango ditu bere bizitzarekin aurre egin eta bere iragan misteriotsu eta iluna atzean uzteko.
Ez galdu La clase de esgrima filma, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango dira ikusgai azaroaren 30a arte, las pelis de "La Noche De…" atalean.