Itxi

telebista

22:30ean

"Vascos por el Mundo" saioak Queretaro bisitatuko du gaur gauean

EiTB

Lucas Goikoetxea kazetariak Queretaroko txokorik ezkutuenak ezagutuko ditu bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik: Nerea, Paco, Ane, Unai eta Rafa.

  • Lucas Goikoetxea kazetaria, "Vascos por el Mundo" saioan

    Lucas Goikoetxea kazetaria, "Vascos por el Mundo" saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan, Lucas Goikoetxea kazetariak eta Santiago Roldan kamerariak maletak egingo dituzte eta Queretaro (Mexikoko Errepublika osatzen duten 31 estatuetako bat) eta Mexiko Hiria ezagutzera joango dira.

Bi milioi biztanle eta Nafarroaren tamaina duen estatu hau Mexikoko txokorik ezezagunenetako bat da, baina bertan gordetzen da Errepublikako sekreturik handiena: bertan hasi zen garatzen 1810eko independentzia gerra aurreko konspirazioa.

"Vascos por el Mundo" saioak Nerea, Paco, Ane, Unai eta Rafa euskaldunen eskutik ezagutuko ditu harrizko zola duten kaleak eta bertako etxe, palazio eta lorategi ederrak, altxor kolonialak eta gizateriaren ondare direnak.

Hainbat mendetako historia, artea eta kultura ezagutuko dute horiekin batera. Garai prehispanikokoa den eta eremu arkeologikoan dagoen piramidea ikusi eta frantziskotarrek indigenak kristautzeko eraikitako elizak bisitatuko dituzte. Mexikoko kirol nazionala ("charreria") ere barrutik ezagutuko dute, eta bertako merkatuetan galduko gara, txile, elote eta piñata artean. Eta, nola ez, gonbidatuen eskutik, Mexikoko gastronomiaz gozatzeko aukera izango du saioak.

"Vascos por el Mundo" Queretaron izango da gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.