telebista
Zinema ETB2n
Euskal Telebistak "Sobibor" filma estreinatuko du gaur gauean
Sobiborreko konzentrazio-eremuan gertatutako altxaldia kontatzen du 2018ko pelikula errusiar honek.
-
'Sobibor' filmaren fotograma
ETB2k Sobibor film errusiarra estreinatuko du larunbat gauean, 22:15ean.
Alexander Pechersky soldadu sobietarrak II. Mundu Gerran Sobibor izeneko konzentrazio-eremuan bizi izan zuen esperientzia gogorrean oinarrituta dago film luze hau. Naziek harrapatu zutenean, eremu hartan sartu zuten gerra-preso gisa eta, han gertatzen zena ikusita, altxamendu eta ihesaldi masibo bat antolatu zituen.
Alemaniarrek konzentrazio-eremu haietan egiten zituzten ankerkeriak, Percherskyren erreakzioa eta bere altxamenduaren emaitza erakusten ditu filmeak. Ilya Vasilievek Alexander Percherskyri buruz argitaratu zuen eleberrian dago oinarrituta.
Konstantin Khabenskiy da 2018an estreinatu zen istorio honen zuzendari eta protagonista nagusia.