telebista
Txirrindularitza
Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa eta Italiako Giroa, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Eguerdian, 12:00etan, emakumezkoen proba izango da ikusgai, eta 16:15ean, berriz, gizonezkoena. 15:00etan Italiako Giroaren 2. etapa eskainiko da.
-
Giroa urriaren 3tik 25era eskainiko da. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Gaur, urriak 4, txirrindularitzak protagonismo berezia izango du kirol emanaldietan; izan ere, Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa eta Italikoa Giroaren 2. etapa eskainiko dituzte zuzenean, ETB1ek, ETB4k eta eitb.eus-ek.
Eguerdian, 12:00etan, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren emakumezkoen froga eskainiko da. 258 kilometroko ibilbidea duen lasterketa izango da eta Fermin Aramendi eta Leire Olaberria arduratuko dira kontakizunaz. ETB1en jarraitu ahal izango da zuzenean.
Ondoren, 13:30ean eta ETB1n, Italiako Giroaren bigarren etaparen emanaldia hasiko da. 14:00etan, baina, ETB4ra pasako da zuzeneko erretransmisioa, 15:00ak arte. Ordu horretan, eta berriz ETB1en, "Ez da Giro" saioa hasiko da, eta bertan jarraitu ahal izango da etapa, bukaera arte. Zehazki, Alcamon hasi eta Agrigenton amaituko da igandeko Giroko ibilbidea, 149 kilometroko bidea egin ostean. Arratsaldeko 16:15 inguruan, berriz ere Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa izango da ikusgai, oraingoan, gizonezkoen lasterketa. Hau ere ETB1en eskainiko da. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta izango dira azken bi txirrindularitza proben jarraipena egitearen arduradunak, eta gonbidatu berezi bezala Markel Irizar izango dute.
Igandeko txirrindularitza saio guztien zuzeneko emanaldia 12:00etan hasiko da eitb-eus-en, eta lasterketa guztiak ikusteko aukera izango da, streaming bidez.