Itxi

telebista

Euskal Zinemaren Gala

Felix Linares eta "La Noche De…" saioa omendu dituzte Zinemaldian

"Iflandia" eta "Pompas de Papel" Radio Euskadiko irratsaioetako aurkezle da "LND" saioaren aurpegi ezagunak jaso du lantalde osoaren izenean 25 urtetan egindako lanaren aitorpena.

  • Felix Linares eta Galder Perez

    Felix Linares eta Galder Perez

"La Noche De…" ETB2ko saioa omendu dute bart Donostiako Zinemaldian, Gipuzkoako hiriburuko Victoria Eugenia antzokiak hartu duen Euskal Zinemaren Galan.

Galder Perez Radio Euskadiko esatari eta "Graffiti" saioko aurkezlea Victoria Eugeniako agertokira igo da eta Felix Linaresentzat txalo zaparrada eskatu du, "LND" saioak 25 urte bete dituela eta; "ia euskal zinema garaikideak bezainbeste", Perezen esanetan.

Linaresek "zoriontsu egiten gaituzten pelikulak" ikusten jarraitu ahal izatea opa izan die zinemazaleei bere eserlekutik (inolako kontaktu fisikorik gabeko ekitaldia izan da), txalo artean.