telebista
22:30ean
Euskal bidelapurrak eta kontrabandistak, gaur gauean, "Una Historia de Vasconia"n
EiTB
Bidelapur eta kontrabandisten arteko ezberdintasunak eta bake-garaietan haien jarduerak landa-eremuetan zuen garrantziaz arituko da Alberto Santana historialaria.
-
Euskal bidelapur eta kontrabandistak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia
Gaur, "Una Historia de Vasconia" saioan, Alberto Santana historialariak euskal bidelapurrak eta kontrabandistak hartuko ditu hizpide. Bien arteko ezberdintasunak eta bake-garaietan haien jarduerak landa-eremuetan zuen garrantziaz arituko da.
Baliabide natural urriko herrialde batean, bi erresumen arteko mugan eta agintarietatik urrun, kontrolatzeko ezinezkoa zen 150 kilometro baino gehiagoko kostaldea eta mendiko bide bihurriak nonahi aurkitu zitezkeen. Egoera horretan, ia fenomeno naturala izan zen XVII. eta XIX. mendeen artean merkataritza-truke klandestinoak edo kontrabandoak ugaritzea, baita krisialdi garaietan, legez kanpo bizi ziren bidelapurrak egotea ere.
Bi jarduera desberdin izan arren, pertsona berdinek burutzen zituzten normalean, eta askotan, haurrek ere parte hartzen zuten. Halaber, inguruko biztanleen artean ez zuten ospe txarra, agintariei eta kanpotik ezarritako legeei iruzur egiten zieten heroitzat jotzen baitzituzten.
"Una Historia de Vasconia", asteazken gauetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.