Itxi

telebista

Kirolak

Frantziako Tourreko azken etapa eta arrauna, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Horrez gain, binakako pala partida bat ere izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Frantziako Tourreko irudi bat

    Frantziako Tourra. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Gaur, irailak 20, hiru kirol eskaintza izango ditugu telebistan eta webgunean ikusgai. 11:30ean, arrauna izango dugu, Euskotren Ligako play-offetako bigarren jardunaldiarekin, Portugaletetik zuzenean. Jarraian, Eusko Label Ligako traineruen txanda izango da, play-offetako bigarren jardunaldiko erlojupeko proba batek ere indarrak neurtuko baitituzte. Goiza borobiltzeko, 12:40an El Corte Ingles bandera jokatuko da Eusko Label ligaren barruan. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bazkaldu ondoren, frontoira egingo dugu salto, pala partida bat ikusteko. 13:30ean, Mungiatik zuzenean, Xabier Euzkitzek eta Mikel Aierbek binakako txapelketaren jarraipena egingo dute ETB4n eta eitb.eus-en.

Frantziako Tourrarekin itxiko dugu eguna. 17:00etatik aurrera, 21. etapa jokatuko da Mantes-la-Jolie eta Paris artean, 122 kilometroko ibilbidea izango duena. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute lasterketaren jarraipena eta emango dute podiumaren berri, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.