telebista
Audientzia
"La Noche de...", berriz ere audientzia-buru % 15,6ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Felix Linaresek aurkeztutako saioak 210.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
-
Felix Linares, "La Noche de..." saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
"La Noche de..." saioa bere ordu-tartean lider izan zen astearte gauean, % 15,6ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, Felix Linaresek aurkezten duen asteroko zinema saioak 210.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
Ondoren, halaber, El árbol de la sangre filmaren emanaldiak audientziaren harrera ona izan zuen: % 13,0ko audientzia-zatia eta 231.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.