Itxi

telebista

Kirolak

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Estropaden ostean, Frantziako Tourra, binakako bi pilota partida eta futbol partiden laburpenak eskainiko dira.

  • Estropadak

    Estropadak. Argazkia: EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia, Frantziako Tourraren 15. etapa, pilota eta saskibaloia eskainiko dira, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en.

Eguna traineru estropadekin hasiko da. 09:45ean Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararekin zuzeneko konexioa ezarriko da Donostiako Banderaren bigarren jardunaldi erabakigarriaren kontaketa egiteko.

Eguerdian txirrindularitzaren txanda izango da. Frantziako Tourraren 15. etapa Lyonetik Grand Colombierrera artekoa izango da, 175 kilometroko lasterketa. Zuzenekoa 14:15ean hasiko da ETB4n, eta 15:00etan ETB1era pasako da "Gaur Egun" albistegiaren ondoren. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea arituko dira jarraipen lanetan.

Arratsaldeko 17:30ean "ETB Kantxa" tartea zabalduko da, ETB1en eta eitb.eus-en binakako bi pilota partida eskaintzeko. Lehenengo norgehiagokan Agirre eta Larunbe Salaberria eta Galartzaren aurka arituko dira; bigarrenean, ostera, Masters Caixabank txapelketaren barruan, Ezkurdiak eta Arangurenek Peña IIaren eta Rezustaren aurka jokatuko dute.

Bukatzeko, 00:30ak aldera, ETB1en, "Area Txikia" saioak euskal taldeen partiden laburpenak eta egun bakoitzeko elkarrizketak eskainiko ditu, tartean, Alaves-Betis eta Valladolid-R. Sociedad partidak.