telebista
Kirolak
Boiroko Bandera, Frantziako Tourreko 2. etapa eta pilota Leitzatik, gaur gurean
EiTB
Horrez gain, Euskadiko Lur Gaineko Sokatira txapelketa eta Baskonia vs Bilbao Basket Euskal Kopako saskibaloi partidua eskainiko dira.
-
Frantziako Tourreko irudi bat (2019)
Gaur, zuzeneko hiru kirol emankizun izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, 12:00etan, estropadak izango ditugu ikusgai; Eusko Label Ligako jardunaldi honetan, Boiroko Bandera izango dute jokoan. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna.
Jarraian, 15:00etan, Frantziako Tourreko bigarren etapa eskainiko da Nizatik (187 km). Etaparen jarraipena, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute.
Azkenik, 17:15ean, pilotaren txanda izango da. Leitzako jaialdiaz gozatu ahal izango dugu: Agirre-I.Zabala vs Salaberria-Ladis Galarza eta BengoetxeaVI-Martija vs Ezkurdia-Aranguren (CaixaBank Mastersa). Xabier Euzkitze eta Abel Barriola izango dira esatariak.
Herri kirolak eta saskibaloiak osatuko dute kirol eskaintza. Batetik, Getxotik Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan (600 kg) gertatutakoak ekarriko dizkigute, 11:00etan, Juanan Legorburuk eta Jon Ullibarrik. Bestetik, saskibaloiko Euskal Kopa jokatuko dute Baskoniak eta Bilbao Basketek 18:00etan, ETB4n. Xabier de La Fuentek eta Aitor Uriondok egingo dute kontakizuna.